máximo común divisor
- 1. Mat.
- sin. m.c.d.
Zenbaki oso batzuk emanik, zenbaki horien guztien zatitzailea dena, eta zenbaki horien zatitzaile guztien multiplo positiboa dena. Adibidez, 40, 60 eta 80 zenbakien zatitzaile komunetan handiena 20 da, hau da, 20 da hiru zenbakiak zatidura zehatzez zatitzen dituen zenbaki positiborik handiena. Zenbaki batzuen zatitzaile komunetan handiena aurkitzeko, lehenik, zenbakietako bakoitza zenbaki lehenetan deskonposatu behar da. Adibidez: 40 = 23 × 5; 60 = 22 × 3 × 5; 80 = 24 × 5. Zatitzaile komunetan handiena lortzeko, errepikatzen diren zenbakietan berretzailerik txikienekoak hartu eta elkarrekin biderkatu behar dira. Adibidean, 2 eta 5 zenbakiak errepikatzen dira (3 zenbakia ez da zatitzaile komuna), eta berretzailerik txikienekoak 22 eta 5 dira: Beraz: 22 × 5 = 20. Kontzeptu hau polinomioekin ere defini daiteke.